Gaztelekua

 

Piztu bonbila! Lemoako Gaztelekua 12-16 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen den aisialdiko baliabidea da. Ez dira lau horma bakarrik, gazteen espazio propioa da, arratsaldeak lagun artean pasatzeko, lagunekin ohikoak ez diren ekintzetan parte hartu eta gozatzeko, gauza berriak amestu eta sortu ahal izateko, ezagutzen ez diren hainbat gai landu ahal izateko... norbanakoa aske izateko.

Asteburuetan eskaintzen den zerbitzua da, gazteen beharrizanei egokitutakoa. Hau da gaztelekuko ordutegia:

  • Barikuetan 17:30-20:30
  • Zapatuetan 17:00-21:00

Asanbladen bitartez antolatzen gara, gazteen proposamenak batu eta hauek aurrera eramanez. Hilero programazio bat sortzen da, egun bakoitzean egingo den ekintza zehaztuz: sukaldaritza tailerrak, mahai-jolasak, eskulanak eta pelikula proiekzioak besteak beste. Horrez gain, gaztelekutik kanpo herrian antolatzen diren ekintzetan ere parte hartzen dugu.

Gazteen oporraldietan ere gaztelekuan programazio berezia eskaintzen da, Lemoan bertan ekintza desberdinak antolatuz, eta baita gure herritik kanpo egun batzuk igaroz: udalekuak, negulekuak eta udabarriko ekintzak. Hauek Arratiako beste gazteleku zerbitzuekin koordinatuta antolatzen dira, herri desberdinetako gazteen harremana sustatzeko.

Barruan duguna handiegia da lau horma hauentzako baina mundu oso bat sartzen da ateak zabalik dituen edozein gelatan, eta gurea zabalik dirau. Hau da gaztelekua, hau da gure sorlekua.

  • Foto 1
  • Foto 2