ZERBITZUEN GIDA: LEMOAKO KZ GUNEA

Lemoako udalak eta Eusko Jaurlaritzak Lemoako KZgunea martxan jarri eben 2005eko zemendiaren 30ean.

KZgunea zentro bat da, helburutzat daukona informazino eta komunikazinoko teknologia barriak gizarte osoari hurreratzea.

KZgunea bat, zentro publiko bat da, non, herritarrak, Interneten dohain ikasteko eta saretik nabigatzeko beharrezko instalazinoak dituana.

Lemoako KZgunean Internetetik nabigatu ahal izateko betekizun bakarra da 16 urtetik gorakoa izatea (16 eta 18 urte bitarteko erabiltzaileek gurasoen baimena eduki beharko dabe zerbitzu honetaz baliatu ahal izateko).

Erabiltzaileek fitxa bat beteko dabe KZgunean erregistratzeko, dohainik, eta tutoreak esleituko deutse erabiltzaileen izen bat eta pasa-hitz bat, zeinegaz erabili ahal izango dabela EAE-ko KZgunea danetako zerbitzuak.

Erabiltzaileek hurrengoa izango dabe:

  • Ordenagailuen azpiegitura bat, saretik nabigatzeko
  • Posta elektronikozko kontu bat
  • Proiektuaren atari honetako zerbitzuak: www.kzgunea.net

Lemoako KZgunea, astelehenetik barikura zabaltzen da liburutegiko ordutegian, 16.30etik 19.30era bitartean.

Gainera, eguazten guztietan, tutore batek ikustaldia egiten dau KZgunera, erabiltzaile guztien zerbitzurako dagoena sortzen diran zalantzak eta arazoak konpontzeko.

Ahal danik eta erabiltzaile gehien eskura egon ahal izateko, tutorearen ikustaldiak eguaztenetan dira ordutegi ezbardin bitan, hilero eguazten 2tan egiten dira 9.00retatik 13.00ra eta beste martitzen 2tan 16.30etatik 19.30etara.

Lemoako KZgunean eta www.kzgunea.net web orrian informazino gehiago aurkitu ahalko dozu KZgunea proiektuari buruz.